Gaur dira ixtekoak Santa Klarako trenbide gaineko bidea, lur azpikoa egiten hasteko. Oraindik orain ez dute itxi eta normaltasuna da nagusi: herritarrak aurrera eta atzera dabiltza, Azken Portutik herrigunera eta alderantziz. Momentuz, Astazubi plazan obrako biltegia jartzearei ekin diote.
Igarobide berria eraikitzeko lanak 18 hilabetez luzatuko dira, eta bitarte horretan oinezkoek ezingo dute egungo bidea erabili; Bizkaia kaletik egin beharko dute joan-etorria. Horrez gain, beste aldaketa batzuk eragingo ditu, eta informazio gune bat ere jarriko dute, komunikatzaile batekin.