Paxo ezizena pasonibeletik dator. Garai batean pasabideko barrerak eskuz igotzen ziren, eta «hori gure aitona-amonek egiten zuten», adierazi du Amaia Olazabal paxotarrak: «Pasonibeleko zaindariak ziren, eta lan horretatik dator gure ezizena».
Bihar, lur azpiko pasabidea egiteko lanekin hasiko dira, eta horrekin batera, «gure ezizenaren jatorria desagertu egingo da». Hori dela-eta, paxotarrek agurra egin nahi izan zioten atzo, bertan argazkia aterata. Guztiak ez bazeuden ere, hiru belaunaldi bildu ziren.