Zuhaitz bana erori da Vista Alegren eta Unsain bidean

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 13a

Haize zakarraren eraginez, bi zuhaitz erori dira gaur goizaldean herrian. Bata, Vista Alegre auzoan izan da, Allemendi kalean, 05:45ak aldera; eta bestea, Unsain bidean, hilerritik gora, 06:15ak aldera. Udaltzaingoak eman die abisua suhiltzaileei, eta hauek zuhaitzak moztu eta kendu dituzte kaltzadetatik. Erorketek ez dute inolako kalterik eragin.   Ikusi argazki guztiak Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide