Erritmoz bete da Zarauzko Aritzbatalde pilotalekua, eta harmailak ikuslez gainezka. Euskal Herri osotik etorritako 300 dantzaritik gora ari dira lehian
VI. Hip-Hop Gipuzkoa Txapelketan, taldeka eta hainbat kategoriatan banatuta. Maila handiko dantza erakustaldiak egiten ari dira, eta Omar Fernandez eta Nito bikoteak osatutako epaimahaiak erabakiko du nortzuk izango diren aurtengo sarituak.
[flickr_set id="72157680161917676"]