Atzoko etapako irudi bat. (Uztarria)
Azpeitia-Hazparne. 30 urte, bi herri pausoz pauso egitasmoaren bigarren etapa, Zarautz eta Donostia artekoa, egin zuten atzo 100 lagunek. 08:00etan 90 lagun abiatu ziren anbulatorio aurretik eta Zarautzen beste hamar lagunekin elkartu ziren; tartean, Hazparneko 8 lagun. Antolatzaileek azaldu dutenez, "harrituta eta pozik" gelditu ziren halako talde "handia" batu zela ikusita.
Zarauzko Munoatik abiatu ziren eta Donostiako Zurriolan amaitu zuten etapa parte-hartzaileek. Guztira, 26 kilometroko ibilbidea egin zuten. Antolatzaileen arabera, "lehen etapa baino eguraldi hobea" izan zuten eta "giro ederrean ibili ziren". Hirugarren etapa, Donostia-Hondarribia, martxoaren 18an izango da.
Atzoko argazkiak
Uztarria.eus atarian daude ikusgai.