'Grease malekoian' lanak irabazi du Zarauzko Inauterietako Kartel Lehiaketa

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 11

'Grease Malekoian' kartel irabazlea. David Agirrezabalagak egindako kartela aukeratu du epaimahaiak aurtengo inauteriak iragartzeko. Hiru lan finalisten artean, saria Grease Malekoian izenekoari ematea erabaki zuten atzo. Bestalde, publikoaren saria Bale pirata kartelari egokitu diote.
Sari banaketa ekitaldia otsailaren 17an egingo dute, 18:00etan hasita, Euskalduna tabernan. Bitartean, lehiaketara aurkeztutako kartelak erakusgai daude Euskaldunan bertan. Irudietan: Inauterietako kartel lehiaketako lanak ikusgai Zarauzko Hitzan

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide