Minutu batean agortu dira Zarauzko Triatloiko dortsalak

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 11

Triatletak uretatik ateratzen, iazko Zarauzko Triatloian (Aritz Mutiozabal) 10:00etan zabaldu dute XXXI. Zarauzko Triatloiko izen ematea, eta berehala itxi dute. Minutu batean agortu dira dortsal guztiak, orain arteko marka hautsiz.
Zarauzko proban parte hartzeko grina areagotuz doa urtetik urtera, eta hori agerian geratu da beste behin izen ematearekin. Antolatzaileek ondorengoa adierazi dute euren webgunean: "Triatleta guztioi benetan eskertzen dizuegu eskaintzen diguzuen konfiantza, guretzat ere hain berezia den proban parte-hartzeko erakusten duzuen gogoagatik". Izena eman dutenek 72 orduko epea izango dute ordainketa burutzeko eta, gisa horretan, proban parte hartuko duela ziurtatzeko. Denbora epe horretan ordainketa egin ezean, erreserbatutako dortsala galdu egingo luke eta itxarote-zerrendan daudenei eskainiko zaie, hurrenkera errespetatuz. Zarauzko Triatloia ekainaren 10ean jokatuko dute. Beraz, lau hilabete falta dira oraindik kirol hitzordu nagusirako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide