Santa Klarako pasabidea itxiko dute asteartean, lur azpikoa egiten hasteko

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 10a

Lanek 18 hilabete iraungo dute, eta bitarte horretan itxita mantenduko dute bidea. Horrez gain, hainbat aldaketa eragingo ditu, eta horien berri eman zieten herritarrei atzo udaletxean eginiko bileran.

Proiektuaren nondik norakoak azaldu zituzten Xabier Txurruka alkateak eta ETSko zuzendari tekniko eta obrako zuzendari Alvaro Moralek. (Zarauzko Udalak) Asteartean itxiko dute Santa Klarako trenbide gaineko bidea, lur azpiko igarobideko obrekin hasteko. Joan den astean ekin zion Asmatu ingeniaritzak lanak egingo diren gunetik gertu dauden etxebizitzen azterketa teknikoak egiten, eta horretan jarraitzen duela jakitera eman dute. Baina obrekin hasi aurretik, bizilagunekin elkartu ziren Zarauzko alkate Xabier Txurruka eta Euskal Trenbide Sareko zuzendari tekniko eta obrako zuzendari Alvaro Moral proiektuaren nondik norakoak eta hemendik aurrerako pausoak azaltzeko. Bilera atzo arratsaldean egin zuten, interesa agertu zuten herritarrez betetako udalbatzar aretoan, eta datozen hilabeteetan herritarrengan eragina izango duten aldaketak azaldu zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide