Aritz Aranburu finalerdiraino iritsi da Volcom Pipe Pro txapelketan

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 10a

Final-laurdenetan txukun aritu ondoren, ezin izan du finalerdiak gainditu eta final nagusirako sailkatu.

Aritz Aranburu 2017 Volcom Pipe Pro txapelketan. (Brenden Donahue / WSL) Txapelketa ona osatu du surflari zarauztarrak Hawaiiko Volcom Pipe Pro txapelketan. Hirugarren eta laugarren txandak gainditu ondoren, final-laurden ona jokatu du gaur. Adriano de Souza, Lucas Silveira eta Seth Monizek atzean utzita, multzoko lehen sailkatua izan da 11.34 punturekin. Jarraian finalerdian lehiatu da, baina ez du izan zorte bera, eta finaletik kanpo geratu da. Bruce Irons, Adriano de Souza eta David do Carmo izan ditu aurkari, eta multzoko azken postuan bukatu du 8.03 punturekin. Txapelketa Soli Bailey australiarrak irabazi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide