Su hartu du ardi biltegi batek Zarauzko Santa Barbara auzoan

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 10a

Suhiltzaileek itzili dute biltegiko sutea. (@Bomberos Euskadi) Suhiltzaileek dagoeneko sua itzali dute, baina bertan jarraitzen dute egoera kontrolatzen. Pertsona batek erredurak jasan ditu besoan, eta anbulantzia bertaratu da zauritua artatzera; ondoren, Donostiako Ospitalera eraman dute. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 11:00ak aldera gertatu da ezbeharra: su hartu du Santa Barbara auzoan dagoen ardi biltegi batek, eta ardiak eraikinetik atera behar izan dituzte. Sutearen ondorioz, bi zakur hil dira. Sutea nola sortu den jakiteko goizegi dela adierazi dute Ertzaintzatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide