Gure Modura proiektua Gaztematikak eta Aldundiko Partaidetza sailak sustatu dute, udalarekin elkarlanean. Helburua gazteekin batera gazte zerbitzua diseinatzea da. Azaroan abiatu zuten eta dagoeneko hainbat fase burutu dituzte: lehenbizikoa, prestaketarena eta bigarrengoa, diagnostikoarena. "Diagnostiko fasean Zarauzko gazteek horrelako zerbitzu baten beharra sentitzen duten ala ez argitzeko lanean ibili ginen eta, orain, proposamen fasean, zerbitzuaren diseinuaren nondik norakoak landuko ditugu aurreko fasean jasotakoa oinarri hartuz", azaldu du Jonan Urdangarin Urrutia Gaztedi zinegotziak. Hala, larunbat honetan ekingo diote hirugarren fase horri. Bilera 11:00etatik 13:00etara izango da, Etxezabalako bilera aretoan.
Proposamen fase horretan, beste bi bilera ireki egingo dituzte eta, hitzordu horietan jasotako ekarpenak gazte talde motorrarekin—aurreko bi faseetan osatu dute, parte hartu duten gazteekin— egingo diren hitzorduetan landuko dira. Era berean, udalarekin ere bilduko dira Gazte Zerbitzuaren markoa ezartzeko. Fase hori amaitzerakoan, aurkezpena egingo dute.
Jarraitu irakurtzen
Zarauzko Hitza atarian.