Game Erauntsia proiektuko kide Urtzi Odriozola eta Haritz Odriozola (Aritz Mutiozabal)
Ezustean jaso zuten Argia saria Game Erauntsia egitasmoko kideek. Ez zuten espero, baina pozik daudela adierazi zuten Urtzi Odriozola (Zarautz, 1986) eta Haritz Odriozola (Azpeitia, 1989) lehengusuek sari banaketa ekitaldian, "aitortza eta ikusgarritasuna" eman diolako proiektuari. Bideo jokoen bitartez erabiltzaileen artean euskara sustatzeko helburuarekin sortu zuten, eta
gamerauntsia.eus webgunea dute topagune.
Antza denez, kuadrillako lagunen artean ekin zenioten.
Urtzi Odriozola: Hala da, bai. Kontua da 2013an sortu zela ideia, baina ia urtebete pasatu genuen ezer egin gabe. Mezu truke baten ondoren, 2014ko uda baino lehen elkartu ginen, eta kafe baten bueltan kontuari serio heldu eta uda aldean gorpuzten hasi zen: logotipoaren diseinua, webgunearen egitura... Hasiera batean, bideo jokalariek Youtubera igotako euskarazko bideoak gure webean txertatzea zen.
Beraz, webgune agregatzaile gisa ekin zenioten.
U.O.: Hori da. Guztiok kanal berean egoteko: Game Erauntsian. Euskaldunak hemen gaude esateko hasi ginen, nolabait ere. Bizpahiru hilabetetan gorakada handia izan zuen. Batek hiruzpalau lagun ezagutzen zituen, eta gurean argitaratzera animatu zituen. Nik erabiltzailea sortzen nien, eta bertan editatu zezaketen. Horretan ari nintzela, sekulako bideoak egiten zituen baten berri eman zidan. Bideoa ikusten hasi eta ahotsa ezaguna egin zitzaidan: Haritz lehengusua zen. Telefonoz deitu eta gurekin bat egiteko proposatu nion.
Elkarrizketa osoa irakurtzeko, joan
Zarauzko Hitzaren webgunean.