Mozorro truke azoka, ostiralean, Zarautzen

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 8a

Bi aste besterik ez dira falta Inauterietarako, eta jantziak prestatzen joateko, mozorro truke azoka antolatu dute ostiralerako, Zarautzen. Lege Zaharren enparantzan izango da, 17:00etatik 19:00etara. Mozorroak trukatzeaz gain, aurpegiak pintatzeko aukera ere izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide