"Denboraldiko lehen lau jardunaldietan hiru garaipen eskuratuta, dena argia zen zarauztarren artean, baina jardunaldiak aurrera joan ahala, ez zuen sailkapenean beste garaipen bat gehitzea lortzen, ez zuen lasaitasuna mantentzea lortzen, eta azkenean, hamar porroten ostean, iritsi zen hain preziatua zen eta hainbeste nahi zen denboraldiko laugarren garaipena". Larunbatean lortu zuen Ulacia Grupok, Venta de Baños taldearen aurka. 55-65 nagusitu ziren zarauztarrak EBA Ligako 15. jardunaldian.
Behin laugarren garaipena eskuratuta, bosgarrenaren bila doaz Goar Artetxek entrenatzen dituen mutilak. Igandean, etxean jokatuko dute beste final bat, Valle de Egues taldearen aurka. 18:30ean izango da.
Larunbateko partidaren kronika irakurtzeko,
bisitatu ZASTen ataria.