Yoseba Peñak 'Xirei' lana aurkeztuko du Garoan

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 8a

Ostegunean izango da, 19:00etan hasita, eta Nahikari Gabilondok egingo ditu aurkezle lanak.

Gaztetxoei zuzendutako eleberri berria eman du argitara Zarauzko bizilagun Yoseba Peña idazle bizkaitarrak, Ibaizabal argitaletxearen babesean. Xirei izenburua jarri dio, eta laneko protagonistetako baten izen bera. Gurpil-aulki batera kondenatuta dagoen mutikoa da Oier, eta zoratzen hasiko da amets erreal samar batzuetan Xirei izeneko neska indiar bat ezagutu ondoren. Aurkezpena bihar arratsaldean (otsailaren 9an) egingo du Garoa liburu dendan, 19:00etan, eta Nahikari Gabilondo bertsolariak egingo dizkio aurkezle lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide