Joan den asteburuan izan zen Andoaingo Piano Jaialdiaren 12. edizioa, eta Azpeitiko Juan Antxieta, Zarauzko Imanol Urbieta eta Zumaiako Josefina Azpeitia musika eskoletako hainbat ikaslek parte hartu zuten bertan. Guztira, Azpeitiko musika eskolako 36 ikasle, Zarauzko 19 eta Zumaiako 7 ikasle izan ziren jaialdian. Azpeitiarrek urrezko bederatzi domina, zilarrezko 26 domina eta brontzezko bat eskuratu zituzten. Zarauztarrek, berriz, urrezko 14 eta zilarrezko 5 eskuratu dituzte. Eta zumaiarrek zilarrezko hiru domina eta lau urrezko irabazi zituzten.