I love rock elkarteak antolatu ohi duen Rockumentalak! zikloak 10 urte beteko ditu aurten. Urtemuga biribilerako, ekitaldi berezia antolatu dute. Hain zuzen, The Sadies talde kanadiarra izango da Modelo aretoan, martxoaren 25ean. Harekin batera, beste bi gonbidatu izango dira: Sonic Trash taldea eta
Diego RJ disko jartzailea.
Emanaldirako sarrerak asteleheneko 10:00etatik aurrera jarriko dituzte salgai, www.entradium.com atarian. Ostiraletik aurrera erosi ahalko dira Sanz Enea kultur etxean.