Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar izango da Santa Ageda, eta bezperan, gaur, hainbat ekitaldi ari dira egiten. Goizean, Udaberri abesbatzakoak aritu dira kantuan eta dantzan, Alde Zaharreko kaleetan zehar.
Arratsaldean, berriz, Zarautz Abesbatzako taldeak koplak abestuz ibiliko dira kalez kale. Bi txanda egingo dituzte: 18:00etan, Txinpirin eta Zarautz-Txiki abesbatzak, eta 19:30ean, Zarautz Abesbatza. Ekitaldian Nahiko Larri trikitilarien eta bertsolarien laguntza izango dute.
Atzo herriko hainbat ikastetxetako ikasle, irakasle eta guraso ibili ziren kalez kale, kantuan.