Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa abiatuko dute gaur

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 3a

Txiki Polit tabernan izango dute gaur saio Ran rober ran zarautarrek eta Txinparta oñatiarrek.

Ran Rober Ran taldea osatzen duten kideak. (Zarauzko Hitza) Txapelketak lau fase izango ditu, eta lehengo bi faseak bertso-eskolek antolatutako saioetan jokatuko dira. Lehen fasean 38 talde ariko dira, hiru eta lau taldeko multzotan banatuta. Zarauzko hiru taldek hartuko dute parte: Ran rober ranHitza ote hitza? eta Tulipanak. Hiruna taldeko multzo banatan daude herriko taldeak, eta talde bakoitzak saio bat etxean eta bestea kanpoan jokatuko du. Multzo bakoitzean puntu gehien lortzen duen taldea bakarrik pasatuko da hurrengo fasera. Hauek dira herrian jokatuko dituzten saioak:
  • Otsailak 3: Ran rober ran eta Txinparta 2 (Oñati); Txiki Polit tabernan, 19:30ean.
  • Otsailak 10: Hitza ote hitza? eta Osinalde (Gabiria); Putzuzulo Amets Fabrikan, 22:00etan.
  • Otsailak 18: Tulipanak eta Xenpelar (Orereta); Gure Kabia elkartean, afalostean.
Eta hauek kanpoan jokatuko dituztenak:
  • Otsailak 12: Astigarraga eta Tulipanak.
  • Otsailak 17: Añorga eta Hitza ote hitza?
  • Otsailak 17: Karidadeko Benta (Zizurkil eta Asteasu) eta Ran rober ran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide