Erantzunik ezean, kiroldegiko langileek mobilizaziokin jarraituko dute

Zarauzko Hitza 2017ko otsailaren 3a

'Kiroldegiko langileak borrokan', 'Borroka da bide bakarra' eta 'Aritzbatalde, hitzarmenaren alde' oihukatuz, kiroldegiko langileek elkarretaratzea egin zuten atzo udaletxe atarian.

"Guk eskatzen dugun gauza bakarra da langileen baldintzak pleguetan jaso ditzaten", adierazi du ELAko Urola Kostako ordezkari Janire Diazek, BPXport eta Balea Igeriketa enpresetako langileen elkarretaratzea amaitu berritan. Kiroldegiko langileek greba egin zuten atzo egun osoan, sindikatu horrek babestuta, hitzarmen duina aldarrikatuz. Goizean goiz elkartu dira kiroldegi atarian, bertaratzen zirenei instalazioa egun osoan zehar itxita mantenduko zela adierazteko. Arratsaldean gauza bera egin dute. 18:00ak pasata, berriz, bizikleta martxa egin dute udaletxe atariraino, bertan elkarretaratzea egiteko. 'Kiroldegiko langileak borrokan', 'Borroka da bide bakarra' eta 'Aritzbatalde, hitzarmenaren alde' oihukatuz, euren lan baldintzak bermatu ditzaten aldarrikatu dute. Albistea osorik, Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide