Euskal Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du gaurko itsasaldeko arriskuagatik, eta laranja haize arriskuagatik. Itsasgora 08:48ean izan da, eta lau metro inguruko olatuak izan dira. Malekoia jotzen zuten arren, batez ere Munoa parean, apenas gainditu du pasealekua.
Haizeak ere eragina izango du kostaldean, eta horregatik abisu horia eta laranja tartekatuko dira, orduaren arabera: 00:00etatik 03:00etara zein 09:00etatik 18:00etara horia izango da eta 03:00etatik 09:00etara nahiz 18:00etatik 24:00etara, berriz, laranja. Haize boladek 120 kilometro orduko abiadura gaindi dezaketela ohartarazi dute Euskalmetetik.
Argazki galeria osoa Zarauzko Hitzaren webgunean ikus daiteke.