Aitor Urbitarte: "Entrenatzaile ona izateko nire maisua Josu Balentziaga izan da"

Aritz Mutiozabal 2017ko ots. 2a, 12:35

Aitor Urbitarte 'Txangurro'-k entrenatzaile onenaren saria jasoko du Kirol Sarien ekitaldian; ostiral honetan, 19:00etan hasita, Modelo aretoan.

Aitor Urbitarte 'Txangurro' entrenatzailea. (Aritz Mutiozabal) "Nire bizitza eskubaloia izan da". Jokalari eta beheko mailetan entrenatzaile ibili ondoren, Aitor Urbitarte Txangurrok hiru fase izan ditu Amenabar Zarautzen gidaritzan: jokalari-entrenatzaile izan zen lehenik;  entrenatzaile laguntzaile ondoren, Xabi Letamendiaren alboan; eta duela bost urtetik hona taldeko entrenatzailea da. Entrenatzaile onenaren saria jasoko du bihar, Kirol Sarien ekitaldian. "Entrenatzaile on bat izateko maisu bat behar, eta nire maisua, bai herri honetan bai nire ibilbidean, Josu Balentziaga izan da. Uste dut sari hau berea ere izango litzatekeela", nabarmendu du Txangurrok. Entrenatzaile titulu ofizialik ez du oraindik, eta, hain justu ere, Balentziagarenarekin eramaten du aurrera bere jarduna. Albistea irakurtzen jarraitzeko, joan Zarauzko Hitzaren webgunera. Gainera, Maite Lizasok eta Idoia Malok ere sari bana jasoko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide