BPXport eta Balea Igeriketa enpresetako langileek, ELAren babesarekin,
egun osoko lanuztea egingo dute gaur, euren lan baldintzak bermatzeko eskatzeko. Goizean goiz kiroldegi atarian bildu dira, mobilizazioekin hasteko.
Arratsaldean, 17:30ean bizikleta martxa egingo dute kiroldegitik udaletxe atariraino eta 18:30ean elkarretaratzea egingo dute bertan. Ondorioz, kiroldegia itxita egongo da gaur.
Ikusi grebako argazkiak
Zarauzko Hitzaren webgunean.