Maite Lizaso: "Ia seguru esango nuke nire azken urtea dela Athleticen eta futbolean"

Aritz Mutiozabal 2017ko ots. 2a, 10:35

Guztira, 21 urte daramatza futbolean lehiatzen Maite Lizaso, azkeneko hiru denboraldiak Athletic taldearekin. Iaz Superliga irabazi zuten, bere estreinako titulua, eta horri esker, aurten Txapeldunen Liga jokatu dute.

Maite Lizaso futbol jokalaria. (Aritz Mutiozabal) Ez zuen saririk espero Athleticeko futbolari Maite Lizasok (Zarautz, 1983), eta pozarren jasoko Zarauzko Kirolari Onenaren saria ostiral honetan; Modelo aretoan izango da, 19:00etan hasita. Bi hamarkadako ibilbidearen ondoren, merezitako aitortza dela iritzi dio. Aurreko denboraldian Superliga irabazi zenuen. Bazen garaia garaipena lortzeko, ezta? Bai, hala da. Horrenbeste urte futbolean aritu ondoren, bazen garaia. Realetik Athleticera joan nintzen, hain justu ere, zerbait irabazteko helburuarekin. Athleticen nire bigarren urtea egin nuenean irabazi genuen. Realarekin ere tituluak irabazteko zorian izan zinen. Erreginaren Kopako finalerdietara iritsi ginen arren, galdu egin genuen Bartzelonaren aurka. Hala ere, aitortu behar dut Realarekin momentu onak bizi izan nituela, baina banekien zerbait irabazi nahi banuen Athleticera jo behar nuela. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Zarauzko Hitzaren webgunean. Gainera, Idoia Malok eta Aitor Urbitarte Txangurrok ere sari bana jasoko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide