"Manolo joan zen; berak esaten zuen: ‘Hemen ez nagoenean, haizearen herrian egongo naiz, kantu eta jolas berriak sortzen’. Hala ere, nik uste dut ez dela guztiz joan. Ate azpitik eta leiho zirrikituetatik sartzen denean haizea, nik uste dut oraindik ere hemen dabilela gurekin. Ez gaitu hain erraz utziko", dio Kontxi Aizarnak, Imanol Urbieta zenaren emazteak. Musikari eta irakasle zarauztarra hil zela lau hilabete bete direnean, haren kantekin osatutako ikuskizunarekin gogoratuko dute: Haizearen herrira saioarekin.
Jarraitu albistea irakurtzen
Zarauzko Hitzaren webgunean.