(Zarauzko Hitza)
Imanol Urbietaren kantetan dago oinarrituta Katxiporretaren ikuskizun berria. Azaroan kaleratu zuten
Korrika! Haizearen herrira disko liburua, eta horren ondoren, eszenatokira eraman dute. Igandean Zarautzen izango da ikusgai aitona Manolo (Inazio Tolosa zumaiarra), Pupu (Iraitz Lizarraga zizurkildarra) eta Lore (Ekain Ibarguren azpeitiarra) protagonista dituen saioa. Asier Sotak zuzendu du ikuskizun berria, eta Xabier Zabala zarauztarrak egin ditu musika moldaerak. Getariako bizilagun Ainere Tolosak eta Elen Kortaxarena zarauztarrak ere kolaboratu dute.
Gaur goizean egin dute aurkezpena, Modelon. Aktore, zuzendari eta kolaboratzaileez gain, bertan izan dira Urbietaren emazte Kontxi Aizarna, Joxemari Agirretxe
Porrotx, Josu Txapartegi
Txapas eta Salbatore Mitxelena ikastolako haurrak.
16:30ean izango da
Herriaren herrira ikuskizuna, Modelon. Sarrerak dagoeneko agortu dira.
Herriaren herrira ikuskizunaren aurkezpeneko argazki bilduma,
hemen.