Zarauzko TAO zerbitzuan "hobekuntzak" egingo dituzte udaberri alderako

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 31

Behin behinean eta gehiengoz onartu dute egungo sisteman aldaketa batzuk egitea, besteak beste, Alde Zaharrean TAO urte osoan izatea eta ordutegia zabaltzea.

Aparkaleku arautuen makina, Bizkaia kalean. (Aiora Larrañaga Solaberrieta) Hainbat aldaketa egingo dituzte egungo TAO ordenantzan, "zerbitzu egokia eta erraza bermatzeko". Maite Garrastazu eta Jesus Arana Mugikortasun eta Ogasun zinegotziek jakinarazi dute herritarren eskaerak kontuan izanda eta haiengan pentsatuta egin dituztela hobekuntzak. Hala, besteak beste, aurrerantzean, Alde Zaharrean urte osoan zehar ezarriko dute aparkaleku arautuen sistema, eta ordutegia zabaldu egingo dute, gune horretan sortzen den aparkaleku arazoak saiheste aldera. Orain arte eguerdian etenaldia izaten zuen zerbitzuak, baina ordenantza berriarekin astelehenetik ostiralera 09:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara egongo da martxan. Hala ere, zirkulazio zerga Zarautzen ordaintzen dutenek doan aparkatu ahalko dute 13:00etatik 16:30era. Bestalde, Foruen kalean errotazio gune berezia atonduko dute, 15 minutuz aparkatu ahal izateko bertan, eta Iturribide kaleko aparkalekuan, erdia izango da errotaziokoa, eta, beste erdia, aparkaleku arrunta. Halaber, Hegoalden leku publikoetan ere TAO jarriko dute. Jarraitu albistea irakurtzen Zarauzkohitza.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide