Euskal Herriko Duatloi eta Triatloi zirkuituetako sarituak. (Zarauzko Hitza)
Larunbatean egin zuten Itziarko Salegi jatetxean Triatloi Gala, Euskal Herriko Duatloi eta Triatloi zirkuituetako onenak saritzeko.
Ehunka parte hartzaile izan ditu 2016ko zirkuituek, eta tartean zarauztarrak ere izan dira. NikTri taldeko Unai Gastañaresek hirugarren bukatu du sailkapen orokorrean, gizonezkoen maila absolutuan, eta lehen postuan, beteranoen lehen mailan. Zarauzko Triatloi Elkarteko kide eta Orioko bizilagun Unai Zabala bigarrena izan da kadete gizonezkoetan.