Espainiako taldea, Aritz Aranburu eta Iker Amatrianekin. (Pacotwo/Red Bull Content Pool)
Alde nabarmena egon zen bi taldeen artean, eta Espainiako taldea
nagusitasunez gailendu zen. Izan ere,
Aranbururen taldeak hamasei puntu lortu zituen, eta Tiago Pires suflari portugaldarraren taldeak bi puntu baino ez zituen eskuratu.
Bi taldeetako partaideak bakarka uretaratu ziren lehenengo, eta ondoren taldeka (bosna olatu surflari bakoitzeko). 25 minutuko kanporaketa txandak jokatu zituzten. Bakarkako lehia 7-2ko emaitzagaz amaitu zuten, eta taldekako lehian jokoan zeuden bederatzi puntuak Aranbururen taldeak bereganatu zituen.
Surferako baldintza egokiak izan zituzten surflariek, eta erakustaldia emateko ondo aprobetxatu zituzten, Mundakan bildutako jendetzaren gozamenerako.
Txapelketan Illan Urkia, Gony Zubizarreta, Garazi Sanchez, Eneko Merino eta Iker Amatriain zarauztarra daude Aranbururen taldean, eta Piaresen taldea surflari hauek osatzen dute: Tomas Hernandez, Vasco Ribeiro, Henrique Pyrrait, Mariana Rocha eta Mica Lourenco.
Hurrengo hitzordua
Mundakako probaren ostean, bi taldeek Portugalgo Ribeira d’Ilhas-en jokatuko dute Red Bull Rivals Txapelketaren
bueltako saioa.
Red Bull Rivals, Mundakan, irudiak,
hemen.