Imanol Urbieta zenari eman diote 2017ko merezimenduzko Argia Saria

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 27a

Gaur banatu dituzte 2017ko Argia Sariak, Usurbilen. Urtzi Odriozola zarauztarrak eta Haritz Odriozola azpeitiarrak ere jaso dute beren saria: Internet arloko Argia Saria.

2017ko Argia Sariako saridun guztiak. Erdian, zutik, Kontxi Aizarna; behean, eskuinean, Haritz Odriozola eta bere ezkerrean, Urtzi Odriozola. (Argazkia: Gorka Bereziartua) Gaur banatu dituzte 2017ko Argia Sariak, Usurbilgo Atxega Jatetxean. Euskal kulturako ehundik gora lagun bildu dira bertan, eta merezimenduzko sariak eman dizkiete euskal kulturan nabarmendu diren pertsona edo proiektuei. Imanol Urbieta zarauztarrarentzat izan da aurtengo merezimenduzko Argia Saria, eta Kontxi Aizarnak jaso du musikari eta idazle zenaren saria. Internet arloko Argia Saria, berriz, Game Erauntsia bideo-jokoen euskal komunitateak eraman du. Urtzi Odriozola zarauztarrak eta Haritz Odriozolak azpeitiarrak jaso dute saria, talde osoaren izenean. Ikus-entzunezko sariari dagokionez, Euskal Herria Zuzenean elkarteak egindako eta Kanaldudek aterpetutako Busti saioak irabazi du. Amapola Moreak saioari irrati arloko saria eman diote eta Ane Irazabal kazetariari prentsa saria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide