TAO zerbitzuaren ordenantza berria onartu du Zarauzko Udalak

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 27a

Hainbat aldaketa egingo dituzte TAO zerbitzuan. Aurrerantzean, Alde Zaharrean urte osoan zehar ezarriko dute TAO sistema, eta ordutegia zabaldu egingo dute. Orain arte eguerdian etenaldia izaten zuen TAO zerbitzuak, baina ordenantza berriarekin astelehenetik ostiralera 09:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara egongo da martxan.

TAO zerbitzuaren ordenantza berria onartu zuen atzo Zarauzko Udalbatzak, EAJ eta PSE-EEren babesarekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta Irabaziren aurkako botoekin. Gaur aurkeztu dute ordenantza berria Ogasun zinegotzi Jesus Aranak eta Mugikortasun zinegotzi Maite Garrastazuk, eta azaldu dute TAO ordenantza berriak hainbat aldaketa izango dituela aurreko araudiarekin alderatuta. "TAO zerbitzu egokia eta erraza bermatzea izan da gure helburua". Jarraitu irakurtzen, hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide