Duintasuna elkarteak batzarra izango du asteartean

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 27a

Zarauzko Gaztelekuan izango da, 10:30ean.

Duintasuna elkarteak iaz eginiko elkarretaratzea. (Aritza Mutiozabal) Duintasuna pentsionisten plataformak datorren asteartean, urtarrilaren 31n, batzarra egingo du, 10:30ean, Zarauzko Gaztelekuan. Batzarra hasi aurretik, ordea, elkarretaratzea egingo dute Zarauzko Foruen enparantzan, udaletxearen aurrean. Bilkura hori 10:00etarako deitu dute, eta nahi duten herritar guztiak bertan parte har dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide