Pro Netanya surf txapelketako finalerdietan geratu da Ainara Aymat

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 26a

Garazi Sanchez getxoztarrak hartu du mendean, finalerako txartela lortuz. Ondoren, finala irabazi du, Marisa Shaw estatubatuarraren aurka.

Ainara Aymat surflaria Netanyako proban (WSL/Laurent Masurel)
Emakumezkoetan, bi euskal surflarik hartu dute parte aurten Israelgo Pro Netanya surf proba: Ainara Aymat zarauztarra eta Garazi Sanchez getxoztarra. Biak maila onean aritu dira, eta, hain justu ere, elkarren aurka indarrak neurtzea tokatu zaie finalerdietan. Sanchez hobeto moldatu da kanporaketan, eta 13.94 puntu lortu ditu (8.17 eta 5.77); Aymatek, berriz, 8.26 puntu erdietsi ditu (4.83 eta 3.43). Ondorioz, getxoztarra sailkatu da finalerako, eta azkenean txapelketa bereganatu du, Marisa Shaw estatubatuarraren aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide