Occhi di Farfalla Suitzan izango da biran

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 26a

Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatu duen Nekane Txapartegiren aldeko elkartasun biraren barruan eskainiko dituzte hainbat hitzaldi eta kontzertu.

Occhi di Farfalla laukotea. (Argazkia: Zarauzko Hitza)
Abenduko biraren ostean, datorren astean Suitzara bidaiatuko dute Occhi di Farfallako taldekideek. Bilgune Feministarekin batera, emakume preso politikoen inguruan 4 hitzaldi eta 5 kontzertu emango dituzte. Hori guztia, Free Nekane eta Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatu duten Nekane Txapartegiren aldeko elkartasun biraren barruan. Txapartegi kartzelan bisitatzeko aukera ere izango dute. Hain justu, 2013an taldea sortu eta lehenbiziko kontzertua Suitzan eskaini zuten, eta herrialde horretara itzultzea etxera bueltatzea bezala izango dela nabarmendu dute taldekideek. Ondoko hiriak bisitatuko dituzte: otsailaren 2an Bern, otsailaren 3an Zurich, otsailaren 4an Luzern eta hilaren 5ean, berriz, Basel.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide