Europako hauteskundeak zirela eta, 2014ko maiatzean, estatuko hainbat tokitako 12 lagunek hauteslekuetako mahaiak osatzeko derrigortasunari uko egin zioten, eta hautesle-erroldari eginiko intsumisioa publiko egin zuten. Des-zentsu elektroral plataforma osatu dute horiek, eta bertako kideak ostegunean Putzuzulon izango dira, hitzaldia eskaintzeko. Euren esperientzia kontatuko dute, eta Des-zentsu elektorala zer den, zertarako balio duen eta nola egin daitekeen azalduko dute.
19:00etan izango da hitzaldia, gaztetxeko lehenbiziko solairuan.