Bidasoak Amenabarrekin batera entrenatuko du asteartean, Aritzbatalden

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 23a

Lan saioa irekia izango da, eta herritarrek bertatik bertara ikusteko aukera izango dute.

Bidasoa eta Amenabar taldeen arteko partida bat. (Luis Epelde) Zarauzko Eskubaloiko gizonezkoen lehen taldeak Asobal ligan jokatzen duen Bidasoa taldearen bisita izango du asteartean. Kasu honetan, ordea, ez dira elkarren aurkako lehian ariko. Elkarrekin entrenatuko dute Aritzbatalde kiroldegiko kantaxan, 19:30etik 21:15era. Lan saioa irekia izango da, eta herritarrek bertatik bertara ikusteko aukera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide