Urola Kostako Udal Elkarteak
Urola Kosta Sortzailea ekimena jarri du martxan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Horren helburua da eskualdean kultura eta sormen industrien sektorea alor ekonomiko gisa indartzea, tokiko enplegua hobetuz eta kalitatezko lanpostuak bultzatzeko testuingurua indartuz.
Ekimenak 6 hilabete iraungo du, eta ondokoak landuko dituzte: eskualdean kultura eta sormenezko industrien alorrean lanean dabiltzan pertsona, profesional eta eragileak identifikatu; sektoreko ekoizle eta bestelako eragileen beharren eta potentzialtasunen azterketa egin; sektoreen profesionalizazioa sustatu; sektorea balioetsi, sektoreak berak eta gizarteak barnera dezaten gizartean eta ekonomian duen garrantzia eta sektore profesional zein enpresen artean eta beste alorretako enpresekin lankidetza sustatu.
Jarraitu irakurtzen
zarauzkohitza.eus atarian.