https://youtu.be/sjft4JZNl4k
Pottors eta Klito talde zarauztarrak
Magenta diskoko
Odola abestiaren bideoklipa jarri du sarean entzungai.
Badok euskal musikaren atarian ikusi daiteke bideoa. Hilerokoaren ingurukoa da abestia, taldeak
Badok atariari hala esan bezala: "Abesti horretan hain zuzen ere, esperientzia pertsonal bat kontatzen da, nola lehenbiziko hilekoa
shock moduan bizi izan zen baina gero abestiaren protagonista hilekoa onartzen, goxatzen doan… eta baita ere nola pertsonaltzat jotzen den gai honek baduen dimentsio sozial garrantzitsu bat, hilekoaren inguruko produktuen prezioa, hilekoaz (ez) hitz egitea modu lasai eta irekian, bere 'gorritasuna' ukatzea, zikintzat hartzea… Abestia ez da trauma baten deskribapena, ahalduntze prozesu batena baizik. Horrela azaldu genion galdetu zigun mutilari, eta balio izan zuen 'hilerokodunon' errealitatea ezagutarazteko".
Zarauzko laukoteak joan zen urtean kaleratu zuen
Magenta diskoa. Arrasateko Shot! estudioan grabatutako zazpi abesti jaso zituzten bertan.