Literaturia 2016 (Aritz Mutiozabal).
Literaturia euskal letren plaza maiatzaren 26tik 28ra ospatuko dute Zarautzen. Antolakuntzako lan-taldeak gogotsu ekin dio urteari, eta dagoeneko hainbat ekitaldi, ikuskizun eta emanaldia lotzen hasia da euskal sortzaileekin. "Egitaraua osatzen eta zorrozten ari gara, eta oraindik lan handia dugu aurretik".
Horregatik, antolaketa-lanetan parte hartzeko dei egin diete literatura maite duten guztiei. Interesa duenak nahikoa du hurrengo bilerara azaltzearekin: datorren asteartean (urtarrilak 24) izango da, Euskalduna tabernan, 19:30ean.