Zarauzko Igerain-Gain parkea estaltzeko lanekin otsailaren 6an hasiko dira, eta udaberrirako amaituta egongo dela aurreikusi du Xabier Txurruka alkateak; 13 asteko epean, hain zuzen ere. Altuna y Uria enpresari eman dio udalak obrak egiteko ardura, 311.671,17 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne). Proiektua Santi Peñalba, Iñigo Peñalba eta Aritz Diez arkitektuek egin dute.
"Aurreko agintaldian parte-hartze prozesu bat begin zuten, eta horren bidez erabaki zuten Igerain-Gain estaltzea. Hala ere, aurretik datorren kontua da hau. EAJk 2012ko udal hauteskundeetarako programan jaso zuen proposamena", adierazi du Txurrukak. Gogoratu du aurreko agintaldian alderdi guztien babesa jaso zuela Igerain-Gain parkea estaltzeko proiektuak, baina ez zela gauzatu.
Jarraitu albistea irakurtzen,
Zarauzko Hitzaren webgunean.