Hitzarmen duin bat eskatu dute Zarauzko kiroldegiko langileek

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 20a

BPXport eta Balea Igeriketa enpresetako kideek elkarretaratzea egin dute gaur, Zarauzko udaletxe parean, ELAk deituta.

"Guk geure lan baldintzak bermatuta egotea nahi dugu. Hori da eskatzen duguna". ELAk deituta, BPXport eta Balea Igeriketa enpresetako kideek elkarretaratzea egin berri dute Zarauzko Lege Zaharren enparantzan, "hitzarmen duin bat" eskatuz. ELAko Urola Kostako zerbitzuetako ordezkari Janire Diazek gogoratu du kiroldegiko langile horiek hilabeteak daramatzatela "gorabeherekin". Haren arabera, apirilean Balea Igeriketa enpresako harrera zerbitzuan murrizketak izan ziren, udal langile batek azpikontratatuta zegoen langilearen postua hartu eta azken horren lanaldia murriztu zutelako. Jarraitu albistea irakurtzen Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide