Ariane Otxoa bizkaitarra, iazko txapelketan lehian. (Damien Poullenot)
Aurten ere, Zarautz maila handiko surf lehiaren eszenatoki izango da. Pazko Astean jokatuko dute Pro Zarautz mundu mailako surf txapelketa, apirilaren 20etik 23ra, hain zuzen ere. Aurten, gainera, berrikuntzak izango dira. Izan ere, aurtengo proba iazkoa baino maila altuagokoa izango da: QS 1000 kategoriatik QS 1500 mailara igo baita. Hala, sariak ere oparoagoak izango dira, iazkoarekin alderatuta: 40.000 dolar banatuko dituzte irabazleen artean. Iaz 20.000 dolar eman zituzten saritan, 10.000 dolar gizonezkoen mailan eta beste 10.000 dolar emakumezkoen mailan. Iaz bezala, aurten ere sariak berdinduko dituzte bi mailetan.
Jarraitu albistea irakurtzen
Zarauzko Hitzaren webgunean.