Metralleta Bartzelonako La Junglan. (Mattin Izeta)
Abenduan pare bat kontzertu eskaini ondoren, ostiral honetan etxean aurkeztuko du Metralleta boskoteak disko berria, Putzuzulon. Berez, 2014ko bukaeran grabatutako lana dute, baina oraintsu eman dute argitara, duela hilabete pasatxo. Berehala grabatu bazuten ere, konturatzerako asko luzatu zitzaien argitaratze kontua, batez ere diseinuarekin gorabeherak izan zituztelako. "Beroan ez genuen egin, eta kontua hoztu egin zen", dio talde baxu-jole Ander Epeldek. Atzeratzen bazihoan ere, plazaratzeko asmoarekin jarraitzen zutela zehaztu du Izotz Barrio abeslariak, "eta, gainera, biniloan".
Segi albistea irakurtzen
Zarauzko Hitza-ren webgunean.