Alazne Agirrezabalaga nutrizionista izango da hizlarietako bat (Aiora Larrañaga)
"Jakina da gure gizartean obesitatea geroz eta gaixotasun ezagunagoa dela. Horren aurrean ematen diguten erremedioa
gutxiago jan eta gehiago mugitu izaten da, baina askotan aholku hori betetzea ez da erraza. Eguneroko egin beharra, lana, antsietatea, estresa eta hamaika egoerek elikadurarekiko dugun harremana baldintzatzen dute, aipatutako obesitatean eragina izateaz gain, elikadura nahaste desberdinen lehen pausoak izan daitezke. Guraso bezala, gainera, elikadurarekiko dugun harremana gure seme-alabek bereganatu dezakete, haiek ere gure pausoak jarraituz", azaldu du Miren Letamendia Prebentzio zinegotziak. Hori saihestu eta aurre egiteko, Zarauzko Udaleko Prebentzio sailak elikadura eta emozioei lotutako hitzaldi zikloa antolatu du, haurtzarotik janariarekiko harreman egokia sortzeko estrategiak azaltzeko.
Albistea irakurtzen jarraiteko, joan
Zarauzko Hitza-ren webgunera.