Maria Luisa Ameztoi omenduko dute Zarauzko Sagardo Egunean

Zarauzko Hitza 2017ko urt. 16a, 15:57

Larunbat eguerditik aurrera izango da jaia, Musika plazan, eta, guztira, zortzi sagardogilek hartuko dute parte. Baserria Km.0 ekimenaren idi-txuleta pintxoak dastatzeko aukera izango da.

Sagardo Egunaren aurkezpena, Zurekineko kide Asier Aldalur, Izetako kide Gotzon Iruretagoiena, Turismo zinegotzi Ixidor LarraƱaga, Urdairako Patxi Azkonabeitia eta Zurekineko kide Igor Azpitarte. (Aritz Mutiozabal) Zurekin ostalaritza elkarteak Sagardo Eguna antolatu du zazpigarren urtez, Turismo bulegoarekin elkarlanean, eta aurten Maria Luis Ameztoi omenatzea erabaki dute, "duen ibilbide oparoagatik ez ezik, bere familia zabalak ostarlaritzan eta merkataritzan duen eraginagatik". Karlos ArgiƱano sukaldariaren emaztea da, eta harekin batera lan egin du urte askoan sukaldean, bai Golf Klubeko jatetxean bai egungo jatetxean bertan. Zurekineko kide Igor Azpitartek adierazi duenez, elkarteko kideen artean galdeketa egin zuten aurtengo omendu nor izango zen erabakitzeko, eta guztiek egoki ikusi zuten Ameztoiren izendapena. "Aitortza hau elkarteak egin nahi badio ere, herri guztiarena izatea nahiko genuke". Jarraitu irakurtzen zarauzkohitza.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide