Aimar Irigoienek irabazi du San Anton Harri Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 16a

Aiako probalekuan San Anton Harri Txapelketa jokatu zuten atzo arratsaldean, eta 7.625 kilo altxata, Aimar Irigoienek jantzi zuen txapela. Eskualdeko lau harri jasotzailek hartu zuten parte proban: Irigoien, Jokin Eizmendi zarauztarrak, Aimar Galarraga oriotarrak eta Imanol Illarramendi aiarrak. Irigoien erraz gailendu zen txapelketan. Izan ere, Eizmendi bigarren postuan geratu zen, 5.100 kilo altxata. Galarraga hirugarren postuan geratu zen, 3.925 kilo lortuta, eta Illarramendi paretsu ibili zen; 3.600 kilo jaso zituen honek.   Hemen sailkapena: 1. Aimar Irigoien: 175 kiloko zilindroa, 18 jasoaldi; 150 kiloko kubikoa, 14 jasoaldi; 125 kiloko bola, 19 jasoaldi. Guztira, 7.625 kilo. 2. Jokin Eizmendi: 175 kiloko zilindroa, 9 jasoaldi; 150 kiloko kubikoa, 11 jasoaldi; 125 kiloko bola, 15 jasoaldi. Guztira, 5.100 kilo. 3. Aimar Galarraga: 175 kiloko zilindroa, 8 jasoaldi; 150 kiloko kubikoa, 6 jasoaldi; 125 kiloko bola, 13 jasoaldi. Guztira, 3.925 kilo. 4. Imanol Illarramendi: 175 kiloko zilindroa, 6 jasoaldi; 150 kiloko kubikoa, 7 jasoaldi; 125 kiloko bola, 12 jasoaldi. Guztira, 3.600 kilo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide