Pablo Garcia. (Aritz Mutiozabal)
Alderdi sozialista arduratuko da Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaz, eta Gabonetan PSE-EEko exekutibatik deitu zioten Zarauzko zinegotzi Pablo Garcia Astraini arlo horretako zuzendari postua eskainiz. Ostiralean egin zuten publiko berria eta astelehenean bertan hasiko da lanean.
Arkiktektua da ogibidez, eta eskarmentua du etxebizitzen eraikuntzan. "Gogoz helduko diot ardura berriari. Maila pertsonalean, erronka bat da niretzako", adierazi du Garciak. Era berean, Zarauzko Udal Gobernuko kidea eta Kooperazio zinegotzia da, eta hasiera batean udaleko eta jaurlaritzako ardurekin jarraitzeko asmoa du.
Jakitera eman duenez, "kooperazioko lanetan ezin izango dut jarraitu, denbora osoko lana izango delako Etxebizitza Zuzendaritzakoa, baina udalbatzarretara etortzen jarraitzeko asmoa dut. Dena dela, pentsatzen dut PSE-EEren udal taldea berrantolatu egingo dela epe laburrera, eraginkorragoa izan dadin".