Eguraldi txarragatik, bertan behera geratu da Zarauztarra taldearen jardunaldia

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 15a

Gazteen artean txirrindularitza zabaltzeko asmoz, Abendaño industriagunean ekitaldi berezia egitea aurrikusita zuen Zarauztarra taldeak gaur goizerako. Hala ere, asteburuko eguraldi txarragatik saioa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Saioa beste egun batean egingo dute; data zehatza dakitenean, herritarrei saioaren berri emango dietela azpimarratu dute taldeko kideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide