EH Bilduko udal taldea (Aritz Mutiozabal)
"Alkateak [Xabier Txurrukak], EAJ eta PSE-EEren gehiengo aritmetikoa baliatuz, arrabola pasa du gainontzeko alderdiek egin dizkiogun ekarpenen gainetik, agintaldirako duten plan hermetikoa eta malgutasunik gabekoa ezartzen jarraituz". EH Bilduri "alarma guztiak piztu" dizkio 2017rako udal aurrekontuen negoziazio prozesuak, baita "orain arteko dinamikak eta gobernantza ereduak" ere. Hori horrela, Udal Gobernuko alderdiei dei egin diete "eztabaidarako beldurrak kendu" eta eurekin mahaian esertzeko "borondatea izan nahiz erabakia har dezaten".
2016ko aurrekontuak onartzeko EAJ, PSE-EE eta EH Bilduk sinatutako adostasuna ez betetzea leporatu dio dio koalizioak Udal Gobernuari, akordioan jasotako 68 puntuetatik 36 ez direla gauzatu nabarmenduz. "Horrek aurtengo aurrekontuak negoziatzeko konfiantza galera eragin du eta, konfiantza hori berreskuratzeko, bermeak eskatu genituen, hala nola, Tokiko Gobernu batzordea oposizioari irekitzea eta lortu zitezkeen akordioei jarraipen zuzena egitea". Eskaturakoa udal askotan ematen dela diote, eta adibide gisa, Aia eta Oiartzun jarri dituzte . Era berean, aurreko agintaldian Zarautzen ere eman zela gogora ekarri dute. "Alkateak ez du, ordea, inongo borondaterik erakutsi konfiantza berreskuratu eta gardentasuna bultzatuko lukeen gisa horretako neurririk onartzeko, EH Bildurekin negoziatzeari uko egin baitio".
Jarraitu irakurtzen
zarauzkohitza.eus atarian.