Errotaberri iparraldea, Frantzeskua zubitik begiratuta. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)
Asteleheneko Tokiko Gobernu Batzarrean onartu zuen Udal Gobernuak Errotaberri iparraldeko urbanizazioa proiektuarekin hastea. Horretarako, aurrez, abenduaren azken astetik Frantzeskua zubiaren ezkerretara, Abendaño aldera dagoen gunea txukuntzen jardun dute. Horretarako, jaurlaritzak desjabetu zituen lur horietan zeuden baratzeak kendu dituzte, eta hainbat zuhaitz moztu. Behin txukunketekin amaituta, urtarriletik aurrera urbanizazioaren lehenbiziko faseari helduko diote.
Albiste osoa
zarauzkohitza.eus atarian.